Partaide izan

Zein dira sare horretako partaide izatearen onurak?

Beharrezkoa delako enpresa-kulturan eta kudeaketa-eredu tradizionalean aldaketa bat egitea, arreta handiagoa jar dezan pertsonarengan, malguagoa izan dadin, eta aukera eman dezan talentua atxikitzeko.

Emakumeak familia-ingurunearen eta zainketen arduradun bakarrak izatea sustatu duen familia- eta gizarte-eredua hausteko.

Enpleguaren eta familia-zaintzaren arteko dikotomiak emakumeen bizitzan eragiten dituen ondorio negatiboak saihesteko.

Lan-bizitzaren kontziliazioa eta erantzunkidetasun pertsonal eta familiarra Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren parte direlako (2030 GJH).

Langileek erakundearen “kapitalaren” parte direla sentitu ahal izateko.

Langileen gogobetetasuna sustatzeko.

Emakumeen presentzia eta atxikipen handiagoa sustatzeko.

Kalitatearen eta kudeaketa aurreratuaren arloko gaur egungo araudiak gai horretara ere zuzenduta daudelako.

Indarrean dagoen legeria betetzeko, onuragarria izan baitaiteke beste erakunde batzuekin, administrazioarekin eta bezeroekin dituen harremanetan.

Azken batean, denboraren erabileren berrikuntza, kontziliazioa eta erantzunkidetasuna bat datozelako enpresa-paradigma berri baten definizioan; paradigma horretan, erakundeak lehiakorragoak izango dira aldaketa-prozesuetan murgilduz:

  • Langileen autonomia handiagoa
  • Horizontaltasun handiagoa enpresa-kudeaketan
  • Malgutasun handiagoa lan-ordutegietan
  • Balioaniztasun handiagoa eta lanpostuak txandakatzeko aukera handiagoa
  • Kalitatearen kudeaketa eta etengabeko hobekuntza
  • Ezagutzaren kudeaketa
  • Talde-lanaren hobekuntza eta lantaldeak helburuen arabera kudeatzea
  • IKTak sartzea
  • Emaitzei lotutako ordainsariak
  • Gizarte Erantzukizun Korporatiboan parte hartzea

Nola iritsi sareko partaide izatera?

Zeure buruari galdetzen badiozu nola susta daitekeen kultura-aldaketa bat erakundeetan, denboraren erabileren kudeaketa osasungarriagoa, berdintasunezkoagoa eta efizienteagoa lortzeko, onuragarria izan dadin bai langileentzat bai erakundeentzat, denBBora sarea da bilatzen ari zaren gunea.

Bizkaiko 40 enpresa baino gehiago dira dagoeneko sare honetako partaide. Bat egin nahi duzu?

Jarri harremanetan:
Telefonoa: 94 476 51 66
Helb.el: sarea@denbbora.eus

Jarraian, zurekin harremanetan jarriko gara, elkarrizketa bat izateko eta sarearen funtzionamenduari buruzko xehetasun gehiago emateko.

Atxikipen-gutuna sinatu eta gero, egiten ditugun jardueretan parte hartu ahal izango duzu.