Logo Denbbora

DENBBORA ETA TIME USE INITIATIVE

2024ko apirilaren 24

Apirilaren 24an eta 25ean denBBora Sarea “La reducción de la jornada y más allá. Una transformación completa de la organización del tiempo” Time Use Initiativek (TUI) eta Bartzelonako Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateak antolatutako mintegian izan da. Bertan, 100 aditu baino gehiago bildu dira, Estatuko eta Kataluniako administrazio publikoetako ordezkariak, bai eta gizarte-eragile adierazgarrienak ere, lanaldiaren murrizketa orokorraren aukerei eta erronkei buruz eztabaidatu dutenak.

Mintegian, halaber, egungo denboraren antolaketa hobetzeko proposamenak jarri dira mahai gainean, zainketen eta erantzunkidetasunaren, hezkuntzaren, garraioaren eta ikerketaren esparruko lanaldiaren murrizketa orokorraz harago.

Laneko Estatu idazkari Joaquín Pérez Reyren arabera, “hau denboraren legegintzaldia izango da”, eta horrela, Estatuko Gobernuak 2025ean lanaldia 37,5 ordura murrizteko eta etorkizuneko Denboraren Erabileren Lege holistikoa onartzeko konpromisoa hartu du.

Aukera politiko eta adostasun sozial handiko unea dago lanaldia murrizteko ez ezik, denboraren antolaketari modu holistikoan helduko dion denboraren erabileren legeriaren aldeko apustua egiteko ere.

Jardunaldiaren zati batean, asteko lanaldia oro har murrizteko araudi eta antolaketa aldaketak aztertu ziren, adituek nahiz gizarte- eta produkzio-sareko ordezkariek parte hartuta, eta agerian utzi zen 37,5 orduko lanaldiaren balorazio positiboa, baina denboraren antolamendu osasungarri eta orekatu batean eragiteko haratago joan behar dela adierazi zuten.

Honako datu hauek bildu dira:

  • Espainiako emakumeen %35ek denbora-pobrezia du.
  • Estatuan, batez beste, Europan baino 20 minutu gutxiago lo egiten da.
  • Laneko bajen %60ren jatorria, laneko estresa da.
  • Pertsonen %30ek 19 ordu edo gehiago arte lan egiten dute, eta %10ek 22 orduak igarota ere.
  • Katalunian, sektoreko hitzarmenen %85a asteko 37,5 orduetatik gora daude.
  • Asteko lanaldia 37,5 ordura murrizteak, gehienez 4.360 milioiko kostu garbia izango luke administrazioetara %60 inguruko itzulkin fiskalak dituzten enpresentzat.

Jardunaldiaren bigarren zatian, lanaldiaren gainetik denboraren oreka nola lortu aztertu zen, eta funtsezko ideia hauek jaso ziren:

  • Denboraren antolaketa berria oso beharrezkoa da, eta belaunaldi gazteenek bereziki aldarrikatzen duten eskaria.
  • Alor pertsonala, lana eta familia bateragarri egiteko neurriekin batera, zaintzak modu bidezkoagoan banatu behar dira.
  • Zaurgarritasuna ez da soilik pobrezia ekonomikoa, denbora pobrezia ere bada.
  • Denbora librea ez da desio bat, gizakien ongizate fisiko eta psikologikorako premia bat baizik.
  • Laneko denboraren % 61 baino ez dugu aprobetxatzen; beraz,  lanaldia murrizteko aukera badago.
  • Hezkuntza. Goizeko lanaldi jarraituaren inpaktu negatiboak; izan ere, ordutegi horiek ez dira oso osasungarriak irakastordu gehiago dituzten ikasleentzat, batez ere bigarren hezkuntzan, eta Europa osoko bazkaririk gabeko lanaldi luzeena dutenentzako. Gainera, horrek are gehiago zailtzen du lana bateragarri egitea, eta urtean 8.048 milioi euroko galera eragiten du familietan.
  • Mugikortasuna. Bartzelonako metropoli-barrutian, pertsonen %25ek 25 minutu baino gehiago ematen dituzte lanera edo ikasketetara joateko, eta garraio publikoan egindako joan-etorrien batez besteko iraupena 40 minutukoa da. Ibilgailu pribatuan, berriz, 20 minutukoa da, eta desberdintasun horrek, denboran emakumeak edo adinekoak penalizatzen ditu, horiek erabiltzen baitute gehien sare publikoa. Mugikortasuneko eta hirigintzako politika publiko guztiak denboran duten eragina kontuan hartuta planteatzea proposatzen da.
  • Zainketak. Emakumeek denbora gehiago ematen dute zaintza lanetan, baina, batez ere, erantzukizun ia osoa hartzen dute beren gain; zaintza lanetan genero-arrakala murriztu egiten da, baina “egitea, ez da ardura bere gain hartzea”; etxeko lanetan ere arrakala murrizteko joera egon da, oro har gizonek eta emakumeek denbora gutxiago ematen dutelako zeregin horietan. Zaintza-ardurak dituzten emakumeek beste inork baino gehiago egiten dute lan, 75 orduko guztizko lan karga astean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.