2025eko uztailaren 15a

DenBBoraren XI. jardunaldia joan den ekainaren 13an izan zen, eta hainbat ikuspuntutatik jorratu ahal izan ziren gazteen eta enpleguaren bat-egiteak dituen hondarrak eta erronkak. Joerek adierazten dute gaur egun langile gazteenek orain arte interesik ez zuten edo bigarren mailan geratzen ziren beste baldintza batzuk bilatzen dituztela; hala ere, gaur egun denboraren erabilera soziala eta horrek gazteei nola eragiten dien eta nola inplikatzen duen erdigunean jarri da.
Jardunaldian Teresa Laespada Enpleguko, Gizarte Kohesioko eta Berdintasuneko foru diputatuak eta Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Berdintasuneko eta Jaietako zinegotziak parte hartu zuten.
Itziar Urtasun – Bilboko Udaleko Berdintasuneko eta Jaietako zinegotzia
Teresa Laespada – Enpleguko, Gizarte Kohesioko eta Berdintasuneko foru diputatua
Halaber, topaketan 102 erakunde eta enpresa izan ziren, Mª José de Diego Rivera Juritecnia-ko zuzendariak moderatuta, eta honako hauek parte hartu zuten:
- Vincent Borrás Catalá. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (UAB) irakaslea: “Gazteak: Nortasunaren galera lanean?”.
- Juan Zubiaurre Atxa. UpmeUp, Ekonomia Sozialean enplegua bilatzeko plataformaren koordinatzailea: “Belaunaldi langile berriak: berrikuntzaren eta tradizioaren artean“.
- Libe Bastida Larrea. ASLEko Ekintzailetza eta enpresa teknikaria: “Enpresen eraldaketak: begirada gazteak denboraren erabilera sozialetan“.
Jardunaldira hurbildu ezin izan zineten pertsona, enpresa edo erakunde guztientzat, hitzaldien bideoak eta mahai-ingurua uzten dizkizuegu.