Logo Denbbora

DenBBora en Euskalit: Europako Astea 2025

2025eko urriaren 17a

Beste behin, denBBora Sarea Euskalitek Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan antolatutako jardunaldietan parte hartu du. 2025ean, “Pertsonen aniztasunaren eta bizitzaren balioak defendatzen dituzten enpresak” gaia landuz.

Jardunaldia Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen 31. edizioaren barruan kokatzen da, malgutasunak eta denboren kudeaketa arduratsuak pertsonen kontziliazioa, ongizatea eta bizi kalitatea nola hobetzen dituzten lantzeko, eta, aldi berean, enpresen bikaintasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko.

Horrela, DenBBora Sareko hiru enpresak beren erakundeen balio nabarmenak partekatu dituzte, eta pertsonak erdigunean jartzen dituen kultura organizatibo anitz baten garapenean izandako esperientziak azaldu dituzte.

Jardunaldia Lamia BBK Women Hostelen egin da, Bilbora bakarrik bidaiatzen duten edo aldi baterako etxe baten bila dabiltzan emakumeentzako gune feministan. Mónica Fandiño López Bizitegiko Kudeaketa Aurreratuko arduradunak dinamizatu du saioa, eta mahai-inguruan honakoak parte hartu dute:

  • Lantegi Batuak – Ziortza Rekakoetxea Petralanda (Berdintasuneko laguntza teknikoa)
  • Prosertek – Irene García Rodríguez (Kudeaketa Sistemak eta Giza Kapitalaren zuzendaria)
  • CGBarrios – Sonsoles Zubeldia López (360° edukien arduraduna)

Sektore ezberdinetako enpresak, erronka eta behar anitzekin, beren langileen ongizatearen garrantzia aldarrikatzen dutenak eta errendimendu sozialago baten aldeko apustua egiten dutenak. Hauek beren erakundeen balioak nabarmendu dituzte: ANIZTASUNA, INKLUSIOA, KONFIANTZA, ARDURATASUNA, MALGUTASUNA eta KONPROMISOA. Balio horiek identitate organizatiboaren ardatz gisa ulertzen dira, kudeaketa berdinzaleago, lankidetzazkoago eta jasangarriago baterako oinarri gisa.


Ondorio eta ikaskuntza gisa, partekatu diren esperientziak entzun ondoren, honako hauek nabarmendu dira:

  • Malgutasuna zentzuz: kontua ez da guztiari baietz esatea, baizik eta malgutasuna irizpide argiekin aplikatzea, pertsonengan eta taldearen funtzionamenduan pentsatuz.
  • Zuzendaritza konprometitua eta hurbila: zuzendaritza aktiboki eta koherentziaz inplikatzen denean, konfiantza sortzen da eta neurriak behar bezala erabiltzea errazten da. Giza ikuspegia duen lidergoak egiten du aldea.
  • Bizi diren balioak, ez inposatzen direnak: konfiantzatik, erantzukizunetik eta lankidetzatik lan egiteak giro bidezkoagoa eta jasangarriagoa sortzen laguntzen du. Kontua ez da eredu estatikoak jarraitzea, zentzuz egokitzea baizik.
  • Ondo komunikatzea eta dagoeneko funtzionatzen duena baloratzea: erabakiak azaltzea, aurrerapenak aitortzea eta ikasitakoa beste erakunde batzuekin partekatzeak barne giroa hobetzen du eta konpromisoa indartzen du.

One thought on “DenBBora en Euskalit: Europako Astea 2025

Comments are closed.