Logo Denbbora

DenBBora eta NUST: denbora, esperientziak eta ikaskuntzak partekatzen dituzten sareak

2026ko irailaren 18an, Xarxa NUST – Xarxa d ‘Empreses per un Nou Temps de Treball enpresarekin berriz konektatzeko aukera izan dugu. Sare hori Bartzelonako Udalak sustatzen du, eta lan-denboraren antolaketa osasungarriago, berdinzaleago eta efizienteago batekin konprometituta daude.

Topaketari esker, zuzenean ezagutu ahal izan ditugu gaur egun garatzen ari diren ekimenetako batzuk, besteak beste, aintzatespen-ekitaldiak eta enpresei aholkularitza ematea denboraren erabileren arloan, bai eta gure sareen funtzionamenduari eta bilakaerari buruzko esperientziak trukatzea ere.

DenBBora Sarearentzat bereziki aberasgarria izan da urteetan zehar sinergiak, proiektuak, esperientziak eta ikaskuntzak partekatu ditugun sare batekin topo egitea. NUST eta DenBBora testuinguru desberdinetatik abiatzen dira, baina oso antzeko filosofia dute: denboren kudeaketa eta erantzunkidetasuna enpresen eta erakundeen eguneroko errealitatera hurbiltzea, lan egiteko moduak eraldatzen lagunduko duten neurri praktikoak eta aplikagarriak sustatuz.


NUSTek 150 erakunde baino gehiago biltzen ditu gaur egun, eta, bere lan-ildoen artean, jardunbide egokien trukea bultzatzen du, enpresentzat interesgarriak diren gaiei heltzen die eta dagoeneko funtzionatzen ari diren esperientziak eta neurriak ikusaraztea ahalbidetzen duten erakunde enbaxadoreen zeregina sustatzen du.

Gainera, aurten ospatzeko arrazoi berezi bat dute: NUSTek 20 urte betetzen ditu. Bi hamarkada sarea sortuz, erakundeei lagunduz eta denboraren erabilerak enpresa-agendan kokatuz. Hori ospatzeko, “Somos XNUST” kanpaina jarri dute abian. Kanpaina horrek ahotsa ematen die sarea osatzen duten erakundeei, eta hogei urteko ibilbidearen atzean ezkutatzen diren esperientziak ezagutzeko aukera ematen du.

DenBBorak 15 urte daramatza Bizkaian sarea eraikitzen, eta bereziki pozten gaitu hain ibilbide sendoa duten ekimenekin bidea partekatzeak. NUSTekin berriz konektatzea aukera bat da elkarrekin ikasten jarraitzeko, lankidetza-aukera berriak identifikatzeko eta erakunde konprometituen sareak sortzea lan-eredu erantzunkideago eta jasangarriagoetarantz aurrera egiteko funtsezko tresna dela egiaztatzeko.


Zorionak 20 urte horiengatik, NUST! Bidea, ikaskuntzak eta proiektuak partekatzen jarraitzen dugu.

👉 Ezagutu “Somos XNUST” kanpaina: “XNUST gara”: Sareko erakundeei ahotsa ematen dien kanpaina