Logo Denbbora

BIZITZEN

Bizitzen Fundazioa irabazi-asmorik gabeko entitatea da. 2000. urtean hasi zuen bere ibilbidea, eta pertsonen eta ingurunearen ongizatea sustatzea du helburu, gizarte-zerbitzuen arloan ekintzak garatuz Euskal Autonomia Erkidego osoan bizi-kalitatea hobetzeko xedearekin.

Fundazioan gauzatzen dituzten proiektuen artean jarduera-eremu desberdinak daude, pertsonen eta ikusten den beharraren arabera.

Adinekoei zuzendutako proiektuetan, adineko autonomoentzako proiektuak –zahartze aktiboa sustatzeko xedea dutenak– eta mendekotasuna duten pertsonentzako proiektuak –pertsona horien bizi-kalitatea hobetzea helburu dutenak– bereizten dira.

Familiartekoen eta zaintzaileen kolektiboaren barruan, prestakuntza, ongizate emozionala eta zaintzan edo adinekoaren eta familiaren arteko harremanean garrantzia duten beste alderdi batzuk lantzen dituzte. Era berean, arlo horretan lan egiten duten profesionalentzako proiektuak garatzen dituzte.

Bizitzen taldea 43 lagunek osatzen dute, 42 emakumek eta gizon batek, hain zuzen.