Logo Denbbora

EULEN

EULEN Bilbon jaio zen 1962an, «Central de Limpieza El Sol» izenez, eta 14 herrialdetan dago.

Grupo EULEN aitzindaria da enpresentzako zerbitzu orokorrak kanpora ateratzean, eta espezialista da zerbitzu-jarduera hauetan: garbiketa, segurtasuna, eta zerbitzu osagarriak (logistika, zerbitzu orokorrak eta telemarketina), FSM (Facility Services & Management), zerbitzu soziosanitarioak, mantentze integrala, giza baliabideen eta enpleguaren eta ingurumenaren konponbide orokorrak… Zerbitzuen katalogo zabala du.

Grupo EULENek konpromiso sendoa du gizartearekin, politika sozialki arduratsuak garatuz, hala nola premia bereziko kolektiboak lan-munduan txertatzea, familia- eta lanbide-bizitzaren arteko kontziliazioa, kulturaren eta artearen babesletza eta mezenasgoa, ingurumena babestea, etab.

Gaur egun, 7.000 bezero baino gehiago ditu, 84.000 langile baino gehiago, merkatuan 50 zerbitzu baino gehiago, eta salmenta-bolumen kontsolidatuak 1.300 milioi eurotik gorakoak izan ziren 2014an.

Bizkaian 1.500 lagun ditu plantillan, 1.050 emakume eta 450 gizon.