Estatistikak

Enpresek emandako informazioaren arabera garatutako analisien laburpen bat da hau.

A. Hartutako neurriei buruz

1. Zenbat enpresak dute gutxienez mota bakoitzeko neurri bat?

DenBBorari atxikitako enpresa bakoitzak inprimaki bat bete du, bere plantillari lan-malgutasunerako eskaintzen dizkien neurri guztiekin. DenBBorak neurri horiek 9 kategoriatan sailkatu ditu (Ordutegi malguak eta oporrak; Lan-plangintza, Urrutiko lana, etab.), egiten diren politika-motak erraz ebaluatu ahal izateko.

Hartu diren neurriak eta hitzarmenaren gainetik daudenak bakarrik jaso dira.

Gaur egun, enpresa gehienek, 40tik 39k, “ordutegi malguak eta oporrak” bezala sailkatutako neurriak eskaintzen dituzte (% 97,6).

2. Enpresen zer ehunekok hartzen du neurri bakoitza? Kategorien araberako ikuspegi bat

Hartutako neurriak ( %) kategoriaren arabera multzokatuta. Atxikitako enpresa guztiekiko.

Adibidez: enpresen % 45ak (horien arteko 18k) jangela propio bat dute.

3. Sexuaren arabera ohikoenak diren 5 neurriak

Hemen, enpresa bakoitzak sexuaren arabera eta langile guztientzat hartzen dituen neurri ohikoenen analisia erakusten da. Neurri hori 5 ohikoenen artean duten enpresen kopurua adierazten da.

“Sartzeko eta irteteko malgutasuna” neurria 11 enpresak dute plantilla osoak aukeratutakoen artean 5 ohikoenetan. Sexuaren arabera begiratuz gero, gizonek 3 enpresatan aukeratu dute neurri hau ohikoen bezala, eta emakumeek 6 enpresatan. Kontutan izan behar da enpresa batzuek emakumeak baino ez dituztela plantillan.

B. Emakumeen presentzia eta lidergoa

4. Plantillako emakumeen ehunekoa eta jarduera-mota

Grafiko honetan, enpresa guztietako emakumeen ehunekoa aztertzen da, jarduera-motaren arabera media kalkulatuta. Sektore bakoitzeko enpresa kopurua adierazten da.

5. Enpresa bakoitzeko emakumeen ehunekoa

Bigarren grafiko honetan, denBBorari atxikitako enpresa guztiak erakusten dira, emakumeen ehunekoaren arabera handienetik txikienera ordenatuta. Esleitutako kolorea jarduera-motari dagokio.

6. Emakumeak agintari-postuetan, erdi-mailako arduradunetan eta plantillaren gainerakoan

Tarte bakoitzean emakumeek duten ehunekoa kalkulatu da: (1) agintari-postuak, (2) erdi-mailako arduradunak eta (3) plantillaren gainerakoa. Horrela, antolamendu-egitura desberdineko erakundeak alderatu ahal izango dira.

Grafikoko marra bakoitza enpresa bat da. Goranzko maldek (ezkerretik eskuinera) adierazten dute emakume gutxiago daudela agintari-postuetan erdi-mailakoetan edo gainerakoetan baino.

Enpresa guztiek ez dituzte bete grafiko hauetan agertu ahal izateko datuak.

Emakumeen ehunekoa erabaki postuetan, erdi-mailako karguetan eta gainerako plantillan.

Marra bakoitza enpresa bati dagokio.

Emakumeen ehunekoa erabaki postuetan eta gainerako plantillan

Marra bakoitza enpresa bati dagokio.


Emakumeen ehunekoa erabki postuetan eta gainerako plantillan.