BATZ, S. Coop. Mondragon Korporazioko kooperatiba bat da; 1963an sortu zen, Igorren, eta han du egoitza nagusia. BATZ Taldea nazioartekotuta dago, 12 ekoizpen-instalazioren eta tokiko ekoizleekin egindako zenbait akordioren bitartez. Jarduera nagusia automobilgintza-sektorean oinarritzen da, baina energia-sektorerantz eta sektore aeroespazialerantz ere dibertsifikatu da. 1.600 pertsona baino gehiagoko taldea du guztira.
Berrikuntza-sistema sareko kultura batean oinarritzen da, bezeroekin, hornitzaileekin, zentro teknologikoekin eta unibertsitateekin lankidetzan produktu, prozesu edo zerbitzu berriak lortzera bideratuta.
Gizarte-erantzukizun korporatiboa oinarrizko printzipio hauetan oinarritzen da: gobernu korporatibo etikoa, pertsonen garapena, hornitzaileen garapena, gizartean integratzea eta ingurumen-inpaktua.
700 pertsonako plantilla du Igorren, 105 emakume eta 595 gizon.



