Logo Denbbora

IRSE – Instituto de Reintegración Social de Euskadi

IRSE – Instituto de Reintegración Social de Euskadi

Sorrera-urtea: 1987

Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan dihardu. Gure helburua, berriz, prozesu judizialetan sartuta dauden eta zeinahi eratako delituen biktimak edo babesik gabeko edo bazterketa prozesuetan murgilduta dauden erabiltzaileen —adindunak zein adingabeak— bizi kalitatea hobetzea da.

Ingurune irekietan esku hartzearen aldeko apustua egin dugu, iruditzen baitzaigu garapen pertsonal eta sozialerako gune apropos eta egokia dela. Gainera, prebentzio eredu bat oinarri hartuta, babesgabe edo arriskuan dauden adingabeekin eta euren familiekin ere esku hartzen dugu.

Horretarako, geure programak garatzen ditugu eta erantzukizun publikoko proiektuak kudeatzen ditugu, gure erabiltzaileei diziplina anitzeko tratamendua eskaintzeko (psikologikoa, soziala, juridikoa, hezkuntzakoa eta lanekoa).

Pertsonei begira dagoen eredu baten bidez egiten dugu hori, hartzailearentzat hurbilekoa den esku hartzearekin, errespetutik, eta hura hartuz esku hartzeko ibilbidearen protagonistatzat, erakundearen balioa giza taldean ezartzen duen kudeaketa baten bidez, ikuspegi pertsonalizatu batetik gidatuz, eta IRSE proiektuarekin duen lotura sustatuz.

Ehuneko horizontala adin-tarteen arabera. Emakumeak-Gizonak

Emakumeak Gizonak
18-30 urte 50% 50%
31-40 urte 69% 31%
41-55 urte 53% 47%
+66 urte 65% 35%

Ehunekoa zuzendaritza-postuetan

Emakumeak Gizonak
Erdi-mailako arduradunak 43% 57%
Gainerako langileak (erdi-mailako arduradunak izan ezik) 61% 39%

Zenbakizko aldagaiak dituzten neurriak

Atal honetan, zenbakizko aldagaia duten neurriak erakusten dira.


5 neurri erabilienak

Ez dago neurri erabilienik hautatuta.

Emakumeen 5 neurri erabilienak

Ez dago neurri erabilienik hautatuta.

Gizonen 5 neurri erabilienak

Ez dago neurri erabilienik hautatuta.

Harremanetarako

  • Harremanetarako pertsona: Juan Luis Fuentes
  • Tel: 944792316
  • Helb.el: info@irse-ebi.org

Datuen azken eguneratzea: 2.023

Plantillaren ezaugarriak

  • Langileak: 458
  • Emakume-kopurua: 269
  • Gizon-kopurua: 189
  • Langileen batez besteko adina: 41 urte