Logo Denbbora

GRUPO UVESCO

Uvesco Taldea 1993an sortu zen, bi enpresak bat egin ondoren: VES – 100 urte baino gehiagoko historia duen enpresa kantabriarra – eta Unialco – 1967an sortutako euskal enpresa. BM eta Super Amara entseina komertzialek ordezkatzen duten elikagaien banaketa-taldea gara.

Gure jarduera-eremua Euskal Herrian, Nafarroan, Kantabrian, Errioxan, Avilan, Guadalajaran eta Madrilen dago, eta 260 denda propio baino gehiago ditugu.

Uvesco Eredua kalitatezko produktu-aukera zabala pertsonen eskura jartzean oinarritzen da, zerbitzu bikain eta bereizlearekin, elikadura osasuntsuaren inguruan eta tokiko produktuaren aldeko apustu sendoarekin, kontsumitzaileekin erabateko konfiantzazko harremana sortuz eta, kudeaketa horren bidez, pertsonei bizi-kalitate handiagoa emanez eta gizarte justuagoa eta iraunkorragoa bultzatuz.

Gaur egun 5.927 profesional ditugu, horietatik % 68 emakumeak eta % 32 gizonak.

Uvesco Taldea erabat konprometituta dago emakumearen eskubideekin, eta hala jakinarazten du Mertxe Medinak, Bizkaiko BMko giza baliabideen arduradunak “aukera-berdintasuna defendatzen dugu eta pertsonen balioan sinesten dugu. Barne-sustapeneko gure programei esker, joera-aldaketa bat gertatu da, eta horrek emakumeen presentzia erraztu du, bereziki historikoki gizonezkotzat tipifikatutako karguetan, hala nola harategian. Gure plantillaren datuek hala bermatzen dute; izan ere, erantzukizuneko karguen % 56 kargu emakumeek betetzen dituzte.