Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoa Fundazioa – Itsasmuseum Bilbao
Sorrera-urtea: 1996
Museoaren historia itsasoa maite duten eta Bizkaian oso errotuta dauden pertsona, enpresa eta erakundeen talde baten ideiatik abiatu zen, proiektuaren aldeko apustua egitea erabaki zutenean. Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoa Fundazioa 1996an eratu zen, eta Museoa 2003ko azaroaren 20an inauguratu zen.
Gaur egun, Itsasmuseum Bilboren historia eta idiosinkrasia ezagutzeko abiapuntu naturala da, Hiribildua izan aurretik Portua izan zen hiria baita Bilbo.
Museoa komunitatearen zerbitzura dagoen erakunde gisa sendotzeko lanean ari da, eta, alde horretatik, gure lanaren onuradun legitimoa gizartea da. Horretarako, eta museoek herritarren garapenean duten eginkizunari buruz herritarrak sentsibilizatzeko asmoz, Museoak doako sarbidea eskaintzen die herritarrei ikasturteko astearte guztietan.
Itsasmuseumek genero-berdintasuna sustatu nahi du bere jardueren bidez, balizko ikuspegi estereotipatu sexistak ezabatuz eta herritarrei balioetan hezten lagunduz. Museoan garatzen diren gai-arloak eta ezarri nahi diren erakusketa-espazio berriak maskulinotzat hartu izan dira tradizionalki, eta horien tratamendua halakoa izan da, oso maskulinizatuta dagoen ikuspegi eta hizkuntza batetik erakutsi baitira. Museoak ikuspegi estereotipatu horiek hautsi nahi ditu, emakumeen esperientziak txertatuz edukietan.
Itsasmuseumek bere lehen Berdintasun Plana ezarri zuen 2019an; erakundean emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzeko tresna estrategikoa izan nahi zuen plan horrek.
2023ko urtarrilean II. Plana egin zuen, hasiera batean finkatutako hiru erronka nagusi hauei jarraipena emanez:
- Berdintasunean oinarritutako kudeaketa izatea.
- Erakundeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde duen konpromisoa gauzatzea.
- Proiektu guztietan genero-ikuspegia sistematikoki txertatzea.
Dituen ziurtagiri-motak
Nola integratzen du erakundeak denBBora kultura barne-kudeaketako prozesuetan?
Ehuneko horizontala adin-tarteen arabera. Emakumeak-Gizonak
Emakumeak | Gizonak | |
---|---|---|
18-30 urte | 100% | - |
31-40 urte | 100% | - |
41-55 urte | 43% | 57% |
+66 urte | - | 100% |
Ehunekoa zuzendaritza-postuetan
Emakumeak | Gizonak | |
---|---|---|
Erdi-mailako arduradunak | 67% | 33% |
Gainerako langileak (erdi-mailako arduradunak izan ezik) | 50% | 50% |
Zenbakizko aldagaiak dituzten neurriak
Atal honetan, zenbakizko aldagaia duten neurriak erakusten dira.
- Ezkontidearen heriotzagatiko egunak: 5
- Senideen heriotzagatiko egunak: 3
- Seme-alabaren heriotzagatiko egunak: 5
- Senideen heriotzagatiko edo gaixotasun larriagatiko egunak*: 3
- Lehen mailako eta distantziaren araberako senideen heriotzagatiko : 3
- Días por matrimonio: 20
- Ezkontzagatiko, elkarbizitzagatiko edo izatezko bikoteagatiko egunak: 20
- Seme-alabaren jaiotzagatiko egunak: 3
- Bizitoki-aldaketagatiko egunak 1
Neurriak
Hauek dira enpresak hartutako neurriak:
- Babes ekonomikodun eszedentzia
- Bizitoki-aldaketagatiko egunak*
- Ezkontidearen heriotzagatiko egunak*
- Ezkontzagatiko egunak*
- Ezkontzagatiko, elkarbizitzagatiko edo izatezko bikoteagatiko egunak*
- Legezko zaintzagatiko lanaldi-murrizketa
- Lehen mailako eta distantziaren araberako senideen heriotzagatiko edo gaixotasun larriagatiko egunak*
- Sartzeko eta irteteko malgutasuna
- Seme-alabaren heriotzagatiko egunak*
- Seme-alabaren jaiotzagatiko egunak*
- Senideen heriotzagatiko edo gaixotasun larriagatiko egunak*
- Soldatarik gabeko egunak
5 neurri erabilienak
Emakumeen 5 neurri erabilienak
Ez dago neurri erabilienik hautatuta.
Gizonen 5 neurri erabilienak
Ez dago neurri erabilienik hautatuta.
Harremanetarako
- Harremanetarako pertsona: Naia Kortazar
- Tel: 94 608 55 00
- Helb.el: info@itsasmuseum.eus
Datuen azken eguneratzea: 2.024
- Webgunea: http://www.itsasmuseum.eus/
- Udalerria: Bilbo
- Jarduera: Kultura-zerbitzuak
Plantillaren ezaugarriak
- Langileak: 10
- Emakume-kopurua: 5
- Gizon-kopurua: 5
- Langileen batez besteko adina: 46 urte