Logo Denbbora

ASOCIACIÓN GOIZTIRI ELKARTEA

Asociación GOIZTIRI Elkartea 1993an sortu zen Barakaldon, gizartetik kanpo geratzeko arriskuan edo kanporatze-egoeran dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratutako hainbat lan-ekimen biltzen dituen plataforma gisa.

Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 1997az geroztik onura publikokoa deklaratua eta interes sozialekoa 2014az geroztik, eta bere jardun-eremu nagusia Bilbo Handiko Ezkerraldean dago. Pertsona zaurgarrienei bizi-kalitatea hobetzeko prozesuetan laguntza sozioedukatiboa ematea da erakundearen funtsa. Berrikuntza-gaitasunagatik, zerbitzuen eraginkortasunagatik eta garatzen dituen programen kalitateagatik ezaguna izatera bideratu du orientazioa.

Beste entitate eta organismo publiko nahiz pribatu batzuekin lankidetzan aritzen da, helburuen irismena eta eraginkortasuna zabaltzeko. Hauek dira lan-ildo orokorrak: Bizitegi-inklusioa; Gizarteratzea eta/edo laneratzea; Immigrazioa; Adingabeak eta Nerabeak; Etxebizitzan esku hartzea eta Gizarte-ekonomiako ekimenak.

61 langile ditu plantillan: 46 emakume eta 15 gizon.