Logo Denbbora

BIZITEGI

Bizitegi Bizkaian gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonen alde lan egiten duen elkartea da, pertsonei bizi-prozesuetan lagunduz, ondo bizi daitezen, eta sentsibilizazio- eta salaketa-ekintzak sustatuz, gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa sortzeko.

Bizitegik Berdintasunarekiko konpromiso argia du, azken urteotan emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasuna bermatzera bideratutako jardueretan eta erakundeak kanpora begira egindako jardueretan islatzen dena. Bizitegik Berdintasun plana eta kontziliazio plana berritu ditu.
II. Berdintasun Plana (2021-2025)
Kontzilia Plana (2024-2026)