LEA ARTIBAI IKASTETXEA goi-mailako irakaskuntza teknikoan espezializatutako Lanbide Heziketako irakaskuntza-zentroa da; 1957an sortu zen Markina-Xemeinen. Ingurunerako garapen-eragile iraunkorra bihurtzea du helburu, pertsonei kalitatezko prestakuntzako, orientazioko eta laneratzeko zerbitzuak eskainiz, eta enpresei prestakuntza-zerbitzu integrala emanez.
Lanaren funtsezko oinarriak etengabeko berrikuntza eta bezeroenganako orientazioa dira, helburua izanik betiere pertsonen garapen integrala, laneratzea eta enpresen lehiakortasuna bermatzea, pertsonen parte-hartzea eta pertsonen garapena sustatzeaz gain.
Haren ezaugarri nagusietako bat da enpresekiko harreman estua izatea. Mondragon kooperatiben taldeko eta lanbide-heziketaren arloko HETEL elkarteko kidea da.
89 pertsona ditu, 49 emakume eta 40 gizon.



