Logo Denbbora

Euskaltel

EUSKALTEL Euskal Autonomia Erkidegoko telekomunikazioetako operadore liderra da, eta zerbitzu hauek eskaintzen ditu: Interneteko Banda Zabal finkoa eta mugikorra, Telebista Digitala, Telefonia Finkoa eta Telefonia Mugikorra.

Haren misioa da pertsonen komunikazio-premiei modu integralean erantzutea eta enpresei produktibitatea handitzen laguntzea, komunikaziorako eta informazioaren kudeaketarako tresnak eskainiz, euskal gizartearen garapen ekonomiko eta sozialari laguntzeko.

EUSKALTELek babesletza-lan handia egiten du gizarte-arloan, kontziliazioaren, berdintasunaren eta aniztasunaren errespetuaren aldeko ekimenak babestuz eta sustatuz eta euskal gizartean bizitza digitalaren garapena bultzatuz.

173 emakumek eta 173 gizonek osatutako taldea du.