PETRONOR, Petróleos del Norte, 1968ko azaroaren 30ean eratu zen, petrolio-produktuak eta horien eratorriak fintzeko eta merkaturatzeko. 1970ean, Muskizeko (Bizkaia) findegia jarri zen martxan, Penintsulako ahalmen handienekoa eta Europako garrantzitsuenetako bat.
Findegiak etengabeko berrikuntza eta optimizazioen bidez eboluzionatu du, eta Espainian sektoreko liderra da kudeaketa seguruagatik, ingurumena errespetatzeagatik eta jarduera eraginkorragatik. Petronor-ek konpromiso sendoa du bere plantillarekin, bezeroekin, erakunde hornitzaileekin eta ingurunearekin.
Gaur egun, 939 lagunek osatzen dute Petronor-en plantilla operatiboa,143 emakumek eta 796 gizonek.



