Logo Denbbora

BAHIA DE BIZKAIA GAS

BBG (Bahia de Bizkaia Gas) sozietateak gas natural likidotua (GNL) birgasifikatzeko planta bat du Bilboko Portuan, Zierbenan (Bizkaia).

Mundu osoko metano-ontzietatik datorren gas natural likidotua deskargatu eta gas natural bihurtzen dugu, etxean, merkataritzan eta industrian kontsumitzeko eta energia elektrikoa sortzeko. Gasa jaso, biltegiratu eta birgasifikatzeko egiten dugun lana funtsezkoa da Euskadiko energia hornidura bermatzeko eta Espainiako eta Europako gas sistema indartzeko.

Aukera-berdintasunaren aldeko lanak zeharkako eragina du gure jardueran. Barneko zein kanpoko mailan, BBGk hura lantzen du bere berdintasun-planetan jasotako hainbat ekintzaren bidez, eta, horretarako, langile guztiak eta lankide dituen kanpoko eragileak inplikatzen ditu (prestakuntza-zentroak, enpresa hornitzaileak, erabiltzaileak, etab.).

Une honetan, bere III. Berdintasun Planeko ekintzak garatzen ari da (2024-2027), eta Bai Sarean, DenBBora Sarean, Cebek Foroan eta Aldundiarekin eta Emakunderekin lankidetzan ari da bere kanpainak eta jarduerak zabaltzeko.