Logo Denbbora

METRO BILBAO

Metro Bilbao Bilboko metroaren 1. eta 2. lineen enpresa operadorea da, eta urtean 100 milioi bidaia baino gehiago egiten ditu.

42 geltoki ditu, eta 45,10 kilometroko sarean zehar, metroak Bizkaiko lurraldearen zati handi bat estaltzen du. Horretarako, 46 tren ditu guztira. Halaber, bi tailerrek, Arizen eta Sopelan, eta bezeroen arretarako hiru bulegok -Ansio, Areeta eta Zazpikaleak/Casco Viejo- osatzen dute metroak urteko 365 egunetan zerbitzua emateko dituen instalazioak, lurraldearen ardatz egituratzaile gisa.

2024ko abenduaren 31n, 835 pertsonak osatzen zuten plantilla, 275 emakumek eta 560 gizonek.