Logo Denbbora

PROSERTEK

PROSERTEKek 1992an hasi zuen bere ibilbidea, kautxu teknikoan espezializatutako profesional-talde baten eskutik. Enpresak estatu mailan hasi zuen bere jarduera, bi produktu-lerro ardatz hartuta: trabagarriak eta defentsak.

Gaur egun, familia-kapitaleko enpresa bat da PROSERTEK, Estatuan eta Europan liderra portu-ekipamenduaren Diseinuan, Fabrikazioan, Saiakuntzan, Mihiztatzean, Laguntza eta Helmugako muntaketan, eta, gainera, saldu osteko zerbitzu osoa eta laguntza teknikoa eskaintzen ditu baliabide propioekin.

PROSERTEKek Santurtzin (Bizkaia) ditu egoitza nagusia eta bulegoak. Gainera, enpresak bere instalazio propioak ditu Arteako (Bizkaia) Bildosola industrialdean. Instalazio horiek ondo hornituta daude; bertan, muntaketa eta kalitate-kontrol zorrotza egiten ditu bere proba-bankuen bidez, eta, horri esker, baldintza teknikoak zorrotz betetzen dituela ziurtatzen du.

PROSERTEKen 30 urte baino gehiagoko historiaren bereizgarriak dira bere burua berrasmatzeko duen gaitasuna eta lehiakortasuna etengabe hobetzeko egiten duen ahalegina, eta horren erakusgarri da enpresak gaur egun munduko portu-azpiegitura eta Oil&Gas azpiegitura nagusietan duen presentzia.

Guztira 35 pertsonak osatzen dute plantilla, 9 emakumek eta 26 gizonek.