EROSKI Koop.E. 1969an sortutako kooperatiba da; tokiko 9 kontsumo-kooperatiba independente batuz sortu zen, kontsumitzaileak ere parte dituen eredu sozioenpresarial batean. Kooperatibako gobernua % 50ean era parekidean gauzatzen da bazkide kontsumitzaileen eta langileen artean.
Eroski S. Coop da Eroski Taldearen matrizea, eta hainbat formatu eta negoziotako 1.650 denda baino gehiago ditu: elikagaiak, ehungintza, oinetakoak, etxetresna elektrikoak, kirol-dendak, optikak, gasolindegiak… 5.476 M euroko faturazioa eta 27.300 pertsona baino gehiago. Horietatik 9.774 Eroski, S. Coop-en aritzen dira lanean, gehienak emakumeak, % 83 emakumeak eta % 17 gizonak.
EROSKI Koop.E.k erantzukizun sozial korporatiboaren aldeko apustua egiten du EROSKI Fundazioaren bidez. Bost baliok definitzen dituzte enpresa-proiektua eta pertsonekin eta ingurunearekin duten harreman-modua: Lankidetza, Parte-hartzea, Erantzukizun soziala, Berrikuntza eta Konpromisoa.



