2004an sortua, erakundeen eremuan murgiltze-teknologiekin konponbideak garatzen dituen enpresa aitzindarietako bat da Virtualware.
Virtualwarek, 18 urteko ibilbidean, erlazionaturiko teknologia erabilgarri guztiak erabiliz (errealitate birtuala, errealitate areagotua, errealitate mistoa, interaktiboak…), 500 proiektu baino gehiago garatu ditu, neurrira eginak, 27 herrialde baino gehiagoko bezeroentzat, besteak beste: GE-Hitachi, Petronas, Alstom, Jaguar Landrover, Faurecia, Iberdrola, Repsol, Tecnatom, Guardian, Vidrala, Irizar, Suez Environment, Adif, Bayer, Biogen, Merck, Kings College, Fundación Kessler, NBC Universal, Universidad UTR (Mexiko).
Gaur egun, VIROO konponbidean ezarria du arreta berezia: tresna berritzaile bat da, eta Errealitate Birtualaren potentzial osoa ustiatzeko eta edozein tamainatako erabilera anitzeko espazioak sortzeko aukera ematen du, bertan lan egiteko edo elkarlanean aritzeko.
Virtualwarek sortutako konponbidearen helburua da unibertsitate, multinazional eta berrikuntza-zentroentzako estandar teknologiko bihurtzea.
Espainian eta Kanadan dago, eta 45 pertsona ditu plantillan.



