Fundación Museo de Bellas Artes de Bilbao
Sorrera-urtea: 1924
Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa museo-erakunde bat da, eta egiteko hauek ditu: Bilboko Arte Ederren Museoko arte-bilduma (antzinakoa, modernoa eta garaikidea) biltzea, kontserbatzea, aztertzea eta erakustea, hura aberastea, zerbitzuak mantentzea eta kalitatezko jarduerak sustatzea, gizartearen hezkuntzan eta Euskadiko kultura-balioen proiekzioan ekarpen erabakigarria egin ahal izateko.
Egungo museoak bi jatorri ditu: 1908an sortutako eta jendearentzat 1914an irekitako lehen Arte Ederren Museoa eta 1924an inauguraturiko Arte Modernoaren Museoa. Bi erakundeak, eta bien bildumak, 1945ean batu ziren, eta une hartan eraiki zen eraikin zaharra. 1970ean eraikin modernoa gehitu zen, eta 2001ean zaharberritze garrantzitsua egin zen museoan, gaur egun duen fisionomia emanez.
Bere historian zehar, museoak eredu eredugarri bat garatu du, herritarrek, tokiko arte-komunitateak eta erakunde publikoek zehaztu ahal izateko haren konfigurazioa eta hazkundea; helburu estrategiko gisa ezarri du emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna (gizarte bidezko eta arduratsuaren funtsezko zutabeetako bat) sustatzeko jardunbide egokiak garatzea; eta aukera-berdintasunean, diskriminaziorik ezean eta aniztasunaren errespetuan oinarritutako lan-harremanak defendatzen ditu, ingurune egokia sustatuz eta bizitza pertsonala eta laborala uztartzeko neurriak erraztuz.
110. urteurrena ospatu zuen urtean, 2018an, museoak 54 pertsona zituen plantillan, 23 emakume eta 31 gizon, baita garbiketako, segurtasuneko eta bisitariei eta beste profesional batzuei arreta emateko zerbitzu lagungarriak ere.
Nola integratzen du erakundeak denBBora kultura barne-kudeaketako prozesuetan?
Ehuneko horizontala adin-tarteen arabera. Emakumeak-Gizonak
Emakumeak | Gizonak | |
---|---|---|
18-30 urte | - | - |
31-40 urte | - | - |
41-55 urte | - | - |
+66 urte | - | - |
Ehunekoa zuzendaritza-postuetan
Emakumeak | Gizonak |
---|
Zenbakizko aldagaiak dituzten neurriak
Atal honetan, zenbakizko aldagaia duten neurriak erakusten dira.
Neurriak
Hauek dira enpresak hartutako neurriak:
5 neurri erabilienak
Ez dago neurri erabilienik hautatuta.
Emakumeen 5 neurri erabilienak
Ez dago neurri erabilienik hautatuta.
Gizonen 5 neurri erabilienak
Ez dago neurri erabilienik hautatuta.
Harremanetarako
- Harremanetarako pertsona: Leire Jaureguibeitia
- Tel: 944 396 060
- Helb.el: ljauregibeitia@museobilbao.com
- Webgunea: http://www.museobilbao.com/
- Udalerria: Bilbo
- Jarduera: Kultura-zerbitzuak
Plantillaren ezaugarriak
- Langileak: 54
- Emakume-kopurua: 23
- Gizon-kopurua: 31