EMPRESA TÉCNICA DE GESTIÓN DEPORTIVA, S.L. 1991n sortu zen, eta aisialdiaren, osasunaren, kulturaren eta kirolaren arloko zerbitzuak ematen dizkie administrazio publikoei, erakunde pribatuei eta, oro har, publiko orori, bai Euskadin bai Espainiako estatuko beste leku batzuetan.
EMTESPORTek kirol-instalazioen kudeaketan eta jarduera fisikoa eta herritarren osasuna sustatzeko proiektuen garapenean oinarritzen du bere jarduera. Bere balioen artean daude berdintasuna, aniztasunarekiko errespetua, jasangarritasun soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa, prozesuetan parte hartzen duten pertsona guztien gogobetetze-maila handia eta enpresa osatzen duten pertsonen profesionaltasuna eta talde-lanaren gaitasuna.
Gazteen kolektiboaren kontratazio altua duen enpresa bat gara, eta plantillaren laurdena baino gehiago 30 urtetik beherakoak gara.
Baliabideak ekintza solidarioetara bideratzen dituzte, gizartearekin duten konpromisoaren esparruan.



